negozio eredua

Laster batean, horrelako irakurgailuak [Kindle] hobetzen direnean, papera izan daiteke bakarrik idazle kontsakratuen pribilegioa; besteok aprobetxa dezakegu liburuak formatu digitalean ateratzeko. Ez moldiztegiko kosturik, ez banaketakorik. Euskal Herriko argitaratzaileek pentsatu dute horrek zelan aldatuko lukeen beraien negozio eredua? Hobe dute pentsatzen hastea, hori badator-eta. Musikak ireki zuen bidea orain lau bat urte, eta orain liburuen ordua da. (Joxe Aranzabal. Liburu irakurgailu digitala, Jakin, 2008ko otsaila)