liburu erosketa

Liburu kopuru jakin baten truke jasotzen dugu ordainean dirua, alegia, dirua produktuaren truke. Eusko Jaurlaritzak liburutegietarako mahaiak erosten dituenean, esaten da altzari industria subentzionatzen ari dela? Alde horretatik begiratuta, ez da subentzioa, liburutegiak hornitzeko egindako erosketa baizik. Badu, hala ere, ezaugarri berezi bat: erosketa unibertsala dela; baldintza minimo batzuk betetzen dituzten euskarazko liburu guztiak erosten dira. (Pello Elzaburu, editorea. Berria, 2008-03-04)