idaztearen plazera

Gaztelera txikitako hizkuntza dut, oinarrizkoa, eragiketa matematikoena, errezoarena, guztiz barneraturik dudan zerbait da (…) Nik gozatu nahi nuen testu hori osatzen [La fiesta en la habitaciĆ³n de al lado] eta hein batean plazer horren barruan sartzen zen gazteleraz idaztea (…) Gogoan dut azken aste hauetan Juan Luis Zabalak Joan Mari Torrealdairi egin dion elkarrizketa. Laguna dut Joan Mari eta liburugintzari buruzko elkarrizketa horretan bere iritzia eman zuen. Galdera zen ea zer iruditzen zitzaion argitaletxe batzuek liburuak gazteleraz argitaratzea. Berak gogoan zuen Martin Ugaldek berak esaten zuela bi esku ditugula eta bi horiek erabiltzea oso ona litzatekeela, eta ideia horrekin ados nago. (Mariasun Landa. Nabarra, 2008ko martxoa)