nolabait esateko

Hori ez da administrazioaren lana, epaimahaikideek hartutako erabakia izan da. (…) Administrazioak idazkari lana egiten du, nolabait esateko. Hartzen diren erabakiak argitaratutako deialdiarekin bat datoz, baina administrazioak ez du besterik egiten eta epaimahaiak esaten badu hau gazte literaturan kontuan hartzekoa dela… Epaimahaiaren epaiarekin batzuetan ados zatoz eta beste batzuetan ez. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren erantzuna Mikel Asurmendi kazetariaren galderari: “Zenbaitetan administrazioaren eta idazleen artean distantzia handia antzematen da; Izagirre eta Alonsoren lanak gazte literatura bezala saritzea ere?”. Argia, 2008-04-20)

ohar galderazkoa. Izagirreren Rimmel eta Alonsoren Erretzaileen eremua liburuak finalista izateko zein epaimahaik aukeratu ote zituen?; administrazioak zein epaimahairen erabakiak komunikatu zizkien idazleei gutun ofizialez?