anbizio konplexua

Literatura txikiek badute mundura konplexuekin bezala aurkezteko ohitura. Nik uste dut oso anbizio handiz jardun behar dutela euskal idazleek eta euskal erakunde literarioek. Daukatena ona dela sinetsi behar dute. Eta nik dakidala, orain arte, politikoek ez dute horretan gehiegi sinetsi. (Mari Jose Olaziregi. Argia, 2008-06-01)