bigarren mailakoak

Emakumeak emakume izatearen kontzientzia hartu duelako, harritu egiten da bat euskal literaturak zenbaitetan emakumea, oraindik ere, nola erretratatzen duen ikustean. Senidetasun lotura, lotura profesional eta nola ez, lotura sentimentaletik harago, emakumezko pertsonaiak oraindik ere oso bigarren mailako direla ikustean. (…) Errealitatearekin bat egiten ez duen irudia ematen du euskal literaturak generoari dagokionez. Emakumeari dagokionez, eta ondorioz, ziurrenik, gizonezkoari dagokionez ere bai. (…) Emakumezkoak amaren rolean (edo emaztearen, maitalearen, arrebaren rolean…) bakarrik agertzen dituen literaturak ez du gaur egungo gizartea islatuko. Eta gizonezkoak aitaren (senarraren, maitalearen, nebaren…) rolean ere agertzen ez dituen literaturak ez du gaur egungo gizartea islatuko. (Ainara Gorostizu, kazetaria. Dena eta kontatzen dena, Berria, 2008-06-03)