liburu salduena

Liburuzale batek nola erabiliko du “liburu salduena” formula? Hori salmenta gune handietako formula da, beldur naiz liburuzaleak ez ote diren erortzen ari azalera handiko denden logikan. “Salduena” horrek esan nahi du hori salduko dutela, ez beste bat; hemendik urte batzuetara hamar titulu salduko direla, bakoitzetik ikaragarri, baina hamar. Besteak ez dira salduko, baina apaletan ere ez dira jarriko. Idazle gehiegi dagoela? Hasi da garbiketa. Literaturari kalte egiten dioten terminoak erabiltzen ari gara. (Iñigo Aranbarri. Argia, 2008-06-08)