gure klasikoak

Ez dakit inoiz autore benetan unibertsalik izatea lortuko dugun, baina klasiko “nazional” duinak lortzeko bidean gara. Pena bakarra zera da, oraindik berriegiak direla biharko gure klasikoak, eta bizirik dirautela berauen autore gehienek. Lehenbailehen hil daitezen itxarotea baino ez zaigu geratzen. Esaterako, berak eskatu moduan lurpean gordeko dugun egunean bertan proposatuko diot Euskaltzaindiako literatur batzordeari Txomin Agirre eleberri sariari Ramon Saizarbitoria izena jartzea. (Ur Apalategi. Hil daitezela lehenbailehen…, Argia, 2008-06-08)