analfabetizazioa

Jaurlaritzak eta bestelako erakundeek argitaratu ohi dituzten datuen arabera, plazerez eta plazerarengatik euskarazko literaturarik irakurtzen ez duen gizarte batean bizi omen gara. Hezkuntza-sistemaren baitan daudenek irakurtzen omen dute, eskolarako. Aldiz, aisian, denbora libretan, gutxik itzaltzen omen du telebista, paper zuriaren gaineko narrazio bati ekiteko. Poesia, teatroa eta saioa saldu ere ez ei dira egiten. Eztabaida ez da autore baten literatura bai, eta bestearena ez. Eztabaida da aro zibernetikoaren garaian, oinarrizko alfabetizazioak hutsune nabariak dituen mundu batean bizi ote garen. (Jose Inazio Basterretxea. Morfinazko lubakiak, Argia, 2008-06-15)