errentagarritasuna (2)

Datu erlatiboetan oso ondo gaude. Gaur egun batez besteko argitaraldia 1.500 alekoa da; eta haur eta gazte literaturan 2.000 alekoa. Espainian 4.000 alekoa da batez beste, eta duela urte batzuk 8.000koa zen. Frantzian 15.000 argitaratzen zituzten garai batean, orain 6.000. Arazoa, hala ere, errentagarritasuna da. Arazoa da 1.500tik jaistea arazo larria dela. Hau da, besteentzako larria dena, guretzat hil ala bizikoa dela. (Jose Mari Sors, Elkar-eko zuzendari nagusia. Berria, 2008-06-19)