bitartekarien industria (3)

Orain artekoak [subentzioak] arriskua zeukan, argitaratzea laguntzen zuelako. Baina agenteak egotea nahi badugu, horiek laguntza behar dute, arriskuak hartu behar dituztelako merkatuan. Hori da orain aldatuko dena. Horrek zer esan nahi du? Produktua lagundu baino gehiago, kultura industria lagunduko dutela. (…) Enpresa guztiek bezala, maileguak ditugu, kredituak, laguntzak. Beste industria arloetako tratamendu bera behar dugu. (…) Ezin da kultur industria garatu kulturatik bakarrik. (Jose Mari Sors, Elkar-eko zuzendari nagusia. Berria, 2008-06-19)