formula sinplista

Bihar hilabete argitaratu zen albiste baten arabera [Berria egunkarian], bertoko unibertsitateko irakasle batek zera esan zuen kazetariak artez idatzi bazuen: “Arazoa irakurle eskasiak baino gehiago jende guztia idazle izateak sortzen duela uste du Mari Jose Olaziregik”. Zelan ez gara orain arte horretaz ohartu! Formula oso sinplea da: idazle gutxiago = irakurle gehiago. Prestigiatu ditzagun sariak, prestigiatu ditzagun sariak ematen dituztenak, prestigiatu ditzagun sariak irabazten dituztenak, eroan ditzagun antologiaz antologia munduko Reno guztietara eta euskaldunek gehiago irakurriko dute euskaraz. (Gotzon Barandiaran. Gu ez gara sektorekoak, antza, Berria, 2008-06-19)