Mahaiko aulkiak

Euskadi Sarien lehen hamar urte honetan

1997-2006

Euskadi Sariak 1997an hasi ziren, egundaino iraun duten lau sailetan:

  • Euskadi Saria (helduen literatura)
  • Euskadi saria gaztelaniaz (helduen literatura)
  • Haur eta Gazte literatura saria (euskaraz)
  • Itzulpen saria (euskaraz)

Hamar urte honetan, beraz, 40 sari banatu dira, inoiz ez baita hutsik deklaratu.

Lehen hiru urteetan helduen euskarazko sariak bazuen akzesit bat, “Zabalkunde Saria” izenekoa. Gero kendu egin zuten.

1997-2000 bitartean launa epaimahaiko zeuzkaten sailek. Handik aurrera bosna epaimahaiko eduki dituzte sail guztiek. Ez dakigu zein izan zen aldaketa horren arrazoia. Lehen, lau epaimahaiko izanik, berdinketa gerta zitekeen. Orduan epaimahaiburuak (izen ofiziala da hau) erabakitzen zuen, “kalitatezko botoa” esan izan zaion horren bidez. Agian, berdinketak ekiditeko erabaki zen bosna epaimahaiko izendatzea.

Epaimahaikoen izendapena, guk dakigunez, EIE, EIZIE eta EEE kontsultatuta aukeratzen ziren eta dira, alegia, idazle, itzultzaile eta editoreen elkarteek proposatzen zituzten eta dituzte beren epaimahaikoak urtero helduen literaturan eta itzulpenean. Elkarteek proposaturiko epaimahaiko hauetaz gain, Eusko Jaurlaritzak berak aukeratzen ditu, Kultura Sailburuaren bitartez, beste bina epaimahaiko. Ez dakigu nola hautatzen den haur eta gazte literaturaren epaimahaia, suposatzen dugu kontsultatuko dituztela haur eta gazte literatura publikatzen duten editorialak. Gaztelaniazko sariko epaimahaia ere, ez dakigu nola hautatzen den, baina badira Euskal Herrian, eta EAEn, gaztelaniaz publikatzen duten editorialak. Are gehiago, esan genezake euskal editorial gehienek publikatzen dutela gaztelaniaz (ere).

Sarietako sail guztiek edukitzen dute Kultura Saileko funtzionario bana, idazkari lanak egiteko eta akta jasotzeko. Hamar urte honetan sariok eduki dituzten 40 idazkari-aulkiak 5 funtzionariok bete dituzte: lehen arokoak, 1997-2000 bitartekoak, Roman Berriozabalek, 2001 urtekoak Francisca Pulgar-ek, 2002-03 urteetakoak Arturo Garcia Fiel-ek, 2004-05 urteetakoak Maria Jesus Cambrak eta 2006koak Marta Merinok.

Hamar urte honetan 184 epai-aulki izan ditugu, eta postu horiek 124 pertsonak bete dituzte, batzuek behin baino gehiagotan hartu dutelako kargu, zama edo erantzukizun hori. Hona hemen maiztasun sailkapen bat, hainbat ondorio ateratzeko lagungarri izango zaizkigulakoan.

(Datuok denak Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria-tik atera ditugu).

1. Epaimahaikideen maiztasuna

Euskadi Saria Itzulpena

epaimahaiko 2 aldiz izandakoak

aulki3.gif

***

Euskadi Saria Gaztelania

epaimahaiko 2 aldiz izandakoak

aulki1.gif

epaimahaiko 3 aldiz izandakoak

aulki2.gif

* * *

Euskadi Saria Haur eta Gazte literatura

epaimahaiko 2 aldiz izandakoak

aulki4.gif

epaimahaiko 3 aldiz izandakoak

aulki5.gif

epaimahaiko 4 aldiz izandakoak

aulki6.gif

* * *

Euskadi Saria Helduen literatura

epaimahaiko 2 aldiz izandakoak

aulki7.gif

epaimahaiko 4 aldiz izandakoak

aulki8.gif

Ikusi dugun bezala, epaile batzuek sail batean baino gehiagotan jardun izan dute. Hona hemen sail guztiak batuta nolako maiztasunak ateratzen zaizkigun.

Sail guztiak batuta

epaimahaiko 2 aldiz izandakoak

Bi aldiz epaimahaiko izan direnak ez ditugu taulan azalduko, irakurlea ez nekatzearren, 30 baitira eta gehienak sail berean errepikatu dutenez goragoko koadroetan jasoa dagoelako. Horietatik 5 bakarrik dira behin sail batean eta hurrengoan beste batean egon direnak: Eskarne Mujika (00, Haur eta Gazte; 05, Itzulpena), Iban Zaldua (01, Gaztelania; 02, Itzulpena), Itziar Zubizarreta (00, Helduen lit.; 05 Haur eta Gazte), Jesus Mª Lasagabaster (97, Gaztelania; 02 Helduen lit.), Laura Uruburu (97, Haur eta Gazte; 01 Helduen lit.).

Hurrengo tauletan berriz ezarri ditugu hirutan edo gehiagotan sail berean jardundakoak ere.

Gakoak:
Eus = Euskadi saria helduen literatura
Gzt = Euskadi saria gaztelaniaz
HtG = Haur eta Gazte literatura saria
Itz = Itzulpen saria

epaimahaiko 3 aldiz izandakoak

aulki9.gif

epaimahaiko 4 aldiz izandakoak

aulki10.gif

epaimahaiko 5 aldiz izandakoak

aulki11.gif

2. Epaimahaiburuen maiztasuna

Berrogei sari banatu dira hamar urte honetan, urtero lau. Berrogei epaimahaiburu izendatu behar izan dira. Berrogei postu, zama edo erantzukin hauek 32 pertsonak hartu dituzte. Behin bakarrik hartu dutenak 26 pertsona izan dira. Erraz kontsulta liteke Euskadi Sarien historialean.

Sail guztiak batuta

epaimahaiburu 2 aldiz izandakoak

aulki12.gif

epaimahaiburu 4 aldiz izandakoak

aulki13.gif

Datu hauetatik hainbat ondorio atera litezkeela esan dugu hasieran, batzuk begi bistakoak eta beste batzuk ez hain nabarmenak. Ez baitugu presarik, dena ongi egositakoan hasiko gara datuon interpretazioa (partziala, jakina) ematen.

Eta, bidenabar, okerren bat baldin bada zuzentzea ere komenigarria izaten da…

“Mahaiko aulkiak”: iruzkin bat

  1. Gorka Arrese:

    Euskarazko helduen literaturan saridun izandako idazleak EPAILE:
    –Saritua izan eta hurrengo urtean epaimahaiko 2 bakarrik izan dira: Aingeru Epaltza eta Felipe Juaristi, 1998 eta 1999 urteetan hurrenez hurren.
    –Itxaro Borda 1997an izan zen epaimahaiko, bere “%100 basque” nobela saritua izan baino lehen.
    –Beraz, saridun izan ondoren 7 idazlek ez dute parte hartu epaimahaietan.
    –Azken 7 urtean saridun izandakorik ez da epaimahaiko izan.

    Zergatik?

Idatzi zure testua

Izen-deiturak eta e-posta derrigorrezkoak dira.
Berrestea eskatuko da e-posta bidez.