dotorezia (off the record)

Iazko Euskadi Sarien irabazleek ez dute adierazpenik egin nahi izan kontu honen inguruan, baina off the record, “umekeria” eta “nerabe batzuen purrustada”tzat jo dute gertaturikoa. “Formari begiratuta ere, idazleok dotoreziari eta formari erreparatu behar baitiegu, ez da batere dotore eta gustu onekoa izan”, esan dute. (Iazko Euskadi Sarien irabazleek [sic] Xabier G. Arguellori off the record. El PaĆ­s, 2007-02-26)

ohar adinezkoa. Utikan Euskadi Sariak sinatu zuten lehen 29 haien adin-banaketa honelakoa zen: 20-30 urte bitartekoak 4, 30-40 urte bitartekoak 10, 40-50 urte bitartekoak 9, 50-60 urte bitartekoak 3, 60-70 urte bitartekoak 2, 70-80 urte bitartekoak 1. Alegia, 50 urtetik gorakoen multzoa handiagoa zen 30 urtetik beherakoena baino, eta paretsu zebiltzan hirugarren eta laugarren hamarkadan sartuak. Adinaren batez bestekoa 41′20 urtekoa zen. Umekeria izan zen, edo purrustada, geroak esango duen kontua da noski, baina “nerabe batzuena” behintzat ez zen izan… ondikotz!