76 pertsonaia autore bila

Baina gauza guztien gainetik goraipatu nahi dut, eta eskertu, urte hauetan guztietan epaimahaietan lanean aritu diren 200 pertsonen lan ona eta zintzoa, inolako presiorik gabe egindakoa. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua. Berria, 2007-02-21)

ohar kontaduriazkoa. Euskadi Sarien hamar urte honetan, 184 epai-aulki egon dira (1997-2000 tartean 16 urteko: 64 guztira; 2001-2006 tartean 20 urteko: 120 guztira. (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006), eta 184 aulki horiek 124 pertsonak bete dituzte, batzuk behin baino gehiagotan hurbildu direlako epaimahaira (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006). Nondik ateratzen ditu Kultura Sailburuak 200 pertsona? A, bai, Jaurlaritzak berak jarritako idazkariak… Izan ere, hamar urte honetan berrogei sari banatu direnez, 40 idazkari-aulki eduki dituzte. Baina hamar urteotako idazkaritza lan osoa, sail guztietan, 5 (bost) pertsonak egin dutenez… berrehun osatzeko eskas samar horraitino. (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006). Nola da posible? Edo Miren Azkaratek gezurra esaten du jakinaren gainean, edo Agintaritzaren Aldizkarian ageri ez diren beste 76 pertsona aritu dira lanean epaimahaietan. Hala balitz, komenigarria izango litzate jakitea zer ardura eduki duten, nor diren, eta zergatik ez zaizkigun publiko egin.

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT * FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = '65' AND comment_approved = '1' ORDER BY comment_date