politikarien une argigarriak

Zenbaitetan harrigarria ere bada, miresgarria, politikariek izaten dituzten une argigarri horiek. Ez dakit euren joera antropologikoki demokratikoaren edo euren lezio-emaile bokazioaren kausaz den, baina eskertzekoa da gauza hain konplikatuak hain argi lagatzea batzuetan populuari. Oraingo honetan, Jon Alonsoren Argiako artikuluaren ajeek ekarri digute Koldo Ordozgoitiren esaldi antologiko bat. Jon Alonsoren artikulua ipuin bat dela. Hori esan du. Jende guztia hura iritzi-artikulu bat zelakoan, Euskadi Sarietako hainbat gauza salatzen zituen artikulua hain zuzen, baina bai zera!, ipuin bat omen. Ipuin bat, hau da, kontakizun entretenigarri, denbora pasarako egoki, nahiko hutsal eta, batez ere, faltsu bat. Ipuinak asmakeria hutsak direla eta ez dutela mundu errealarekin erlaziorik, bada. (BeƱat Sarasola, Euskadi Sariak eta Ordozgoiti jaunaren ateraldiak. Eremulauak.com, 2007-02-10)