irakurketaren sexua

Hargatik egiten nuen galdera liburuan: “Ez ote da gizonezkoek ez ezik, emakumezkoek ere berdin egiten dutela, guk ere irakurketa maskulinoa egiten dugula? Hortik ote dator sariak ematen ditugunean beti gizonezkoei ematea? Hortik ote dator gizonezkoari intelektualtasuna suposatzea, eta emakumezkoari, aldiz, halako hunkiberatasun bat, halako intimismo bat?”. Nik galderak egitera jotzen dut, erantzunik ez daukat eta. Eta daturik ere ez, uste horiek errealitate direla egiaztatzeko. (Ana Urkiza. Argia, 2007-03-25)