kritikarien irakurleak

Idazleok beti darabilgu buruan irakurle hipotetiko bat. Kritikariek ere halaxe behar lukete, eta halaxe daukate, begi-bistakoa da, baina askotan ematen du gaur egiten den kritikaren irakurle hipotetikoak –hemen bezala periodiko gehienetan– ez direla periodikoaren irakurle arruntak. Beste nonbait daudela. Unibertsitateko departamenduetan dauden edo hurbiltasun ideologikoko lagunartetan edo idazleongan, ez dakit, baina ez periodikoko irakurleen artean. (Anjel Lertxundi. Hitz beste, 2007-03-31)