Michigan State Unibertsitateko
zientzia kalitatezkoa
Eta azkenik irits gaitezen oraintsu sortu den azken diferentzien polemikara, hau ere Jon Alonsok hasia. Euskadi Sariekin du zerikusia, eta autore honek Argian atera zuen artikulu bat zela medio, 29 idazlek, gehienak “ezker abertzale” izenpean batera ditzakegunak, manifestu bat plazaratu dute “Utikan Euskadi Sariak”, non diferentzia berri bat, hau kulturala eta politikoa zentzurik tradizionalean, aldarrikatu duten, literatur ofiziala eta ona hari kontrajarriz. [...] Eta hain zuzen, alternatibatzat “literatur kalitatezkoa” proposatzen dute: “Jardun intelektual libre eta kritiko, kultura anitz, garatu eta agintearekiko autonomo baten alde gaude”. Ikusten duzuen bezala, denak kategoria modernoak ditugu: “intelektual” “kritiko” “autonomo”. Kultura aniztasuna hemen ez da multikulturalismo bezala ulertu behar baizik eta tolerantziaren kontzeptu liberal zaharragoaren arabera. Literaturaren historia erakusten dugunok badakigu, kalitatea XIX. mendearen bigarren erdialdean burgesiak desplegatzen duen kontzeptu kulturala dela langileriak kulturan egiten dituen aurrerakadak neutralizatzeko eta, estiloaren kontzeptuarekin batera, arte burguesa, eta zehazkiago modernista, defendatzeko balio duela azken batean. (Joseba Gabilondo, idazlea eta AEBetako Michigan State Unibertsitateko irakaslea. Globalizazioak eta kulturaniztasunaren fantasma: erresentimentuaren euskal kultura traumatiko eta polemiko hegemonikoaz Donostiako KMn emandako hitzaldiko pasartea, 2007-05-03 )