poeta gazteon alferkeria
Poesiaren ideia erromantiko hori dela-eta, uste dut badagoela poesia intimista edo sentimentala dei geniezaiokeen horretarako joera nagusi bat. Eta askotan galdetzen diot neure buruari ea poeta gazteok nekerik hartu ote dugun tradizio literarioa kontuan hartzeko, ez ote dugun idazten jarraitzen nerabeak ginen garaietan bezala. Ezin gara bizitza guztian ibili Urruzuno lehiaketarako poemak egiten. (BeƱat Sarasola. Deia, 2007-05-04)