sari ofizialak

Aurretik ospe handia bereganatutako pertsonei eman ohi zaizkie. Aitorpena eta izen ona bereganatua duten pertsonei. Eta beti ez bada ia-ia beti sari emaileei eta, oro har, erakunde ofizialei arazorik eta buruhausterik emango ez dien pertsonei. Sari ofizialak, azken batean, saritzeko errazak diren pertsonei eman ohi zaizkie: errazak, begi bistako merituak eta ibilbide oparoak dituztelako; baina errazak, baita ere, sari emaileari arazorik sortuko ez diotelako. (Juan Luis Zabala. Zorrotz begiratutako gogoeta libreak, Berria, 2007-10-26)