sari emaileen ikurra

Sari batek hari ikusezinen bidez lotzen ditu emailea eta hartzailea. Emaileak bere burua definitzen du nori eman erabakitzen duenean. Omendua bihurtzen da bere balio eskalaren sinboloa. Emaileak sariarekin adieraztera ematen du zein den bere pentsamendua, zein den proposatzen duen eredua, zeri begira jarri nahi dituen espektadoreak. (…) Hartzaileak saria jasotzean, aldiz, bere egiten ditu emailearen balioak. Ontzat ematen du epaia eta, beraz, epaiaren irizpideak. Epailearen balio eskala eta justifikazio publikoa bidezkotzat jotzen ditu, eta onartu egiten du emaileen ikurra izatea, saritu guztien zerrendakidea izango baita aurrerantzean, pieza bat gehiago sariaren irudia osatuko duen puzzlean. (Laura Mintegi. Sariak eta “mea culpa”, Gara, 2007-11-22)

ohar ikurrezkoa. Ikus gerra trofeoa sarrera (2007-11-24) Hiztegi honetan bertan.