eskupekoak

Normalean askoz ere iraupen luzeagoa dute euskal liburuek dendetan beste liburuek baino. Ez dakiguna da noiz arte gertatuko den horrela, ze liburugintzako zenbait eragile prest baldin badago dendariari ordainduz beren liburuen presentzia ziurtatzeko, ezin dugu lasaitu esanez ez doala halakorik gurekin. Gaur egun dendariak aukeratu egiten ditu zein liburu bai eta zein ez onartu bere saltokian. Beraz, gauzak ez daude lasai ibiltzeko. (IƱaki Aldekoa. Argia, 2007-12-09)