Durangoko merkatua
Batzuetan ahazten zaigu, baina Durangokoa merkatu bat da, hots, salerosketa gune handi bat, zeinaren erlazioa literaturarekin nahikoa zeharkakoa baita, sari, kritika edo balnearioenaren antzekoa; Elkar bezalako enpresa batek okupatzen duen espazioa (eta azokaren norabidean daukan eragina) gogoan hartzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. (Iban Zaldua. Hamaika topiko Durangoko, El Pais, 2007-12-10)