logika

Pentsatzekoa zen [Utikan Euskadi Sariak] manifestuaren ondoren gehixeago zainduko zirela besterik ez bada hainbat alderdi, neurri batean zaratatsuak isilarazteko, diot. Ikusi dugu. Koldo Izagirrek salatu zuen aurrena prentsan, Jon Alonsok gero. Txikikeria formal bat, logikaren erakusgarri baina. Haur eta Gazte Literaturan aukeratuak izan zirela jakinarazi zitzaien. Jaurlaritzak, bi hilabeteotan, ez du zuzendu ez onartu enegarrena, Helduen kategoriari zegozkiola izendapenak. Bestalde, publikoki uko egin eta hala ere hautatu egin zituztela? “Uko egiten segitzen baduzu, pultsa 1. Bestela, pultsa 2”. (Iñigo Aranbarri. Telefono gakotua, Argia, 2007-12-23)