gutarrismoa
Hasierako 29 kideei bakarrik beste 8 batu zitzaizkien, eta denok dakigu askoz ere idazle eta itzultzaile gehiago direla oso kritikoak Euskadi Sariekin. Atxikimendu gehiago egon ez bazen, ez zen izan idazleak kokildu zirelako, baizik eta manifestua bera eta berau bideratzeko prozesu osoa zakarra, sektarioa eta gutarrismoak jota izan zirelako. Bestalde, manifestuaren sinatzaileen oso-oso ingurukoa saritua izateak, eta sariari uko ez egiteak ere, ez dio lagundu ekimenari. (Laura Mintegi. Euskadi Sariak utikan edo hemendikan, Jakin, 2007ko abendua)