gainerakoan apartekorik ez
Jon Alonsok iaz txoko honetan bertan [Argia-Urtekaria] idatzitako artikulua aitzakia ezin hobea izan zitekeen euskal kulturari buruzko eztabaida sakona abiarazteko, baina, Alonsok kritikagai zuena (Euskadi Literatur Sariak) sintomatzat hartu beharrean, sari dontsu horien inguruko ika-mika zalapartatsu bezain antzuan agortu zen artikuluraren eragina. Hala ere, artikulu honi azken ukituak ematen ari naizela, Euskadi Literatur Sarietan aldaketak egiteko garaia ote den iragarri du Miren Azkarate sailburu andreak, eta izango da noski iragarpen horretan Jon Alonsoren artikuluaren eragina ikusi nahiko duenik ere. Gainerakoan, ez da azken urte honetan apartekorik ezer gertatu, ez behintzat gure kultur politikan norabide aldaketa iradoki dezakeenik. (Joxerra Garzia. Haizea orraztetik haizea jakitera, Argiaren Urtekaria 2007)