irakurterraza

Azkenaldi honetan hasi dira batzuek euskal literaturan defenditzen testu literarioek irakurterrazak izan behar dutela. Zenbait idazlek, zenbait antologok, zenbait saritan ere aipatu dute hori balio gisa. Niri oso bitxia iruditzen zait. Testu bat irakurterraza edo irakurgaitza izatea ez da berez balio bat, are gutxiago balio erantsi bat, testuaren ezaugarri bat baizik. (Lutxo Egia. Gara, 2008-02-09)