amateurkeria

Kultur sortzaileei egindako lanagatik merezi dutena ez ordaintzea, betiereko amateurkeria baterako kondena da. (…) Kultur munduko freelance batek bakar-bakarrik abiatu behar izaten du egindako lanaren ordaina jasotzera. Paper dantzarik ez da falta izaten, faktura nahikoa ez eta, hartzekodunen zerrendatan alta eman behar erakundeetan kobratzeko, bidean galtzen diren paperak, karnetaren fotokopiak… Batekin aski ez eta, bi lan: lana egitea bata, kobratzea bestea. Soldatapeko hiltzaileei ere ematen zaie guri baino konfiantza handiagoa: “erdia orain, beste erdia lana amaitutakoan…”. Guk lana amaitutakoan dena, eta hori ere, kostata. (Harkaitz Cano. Fikziozko dirua, Argia, 2008-02-24)