aldaketak eta berrikuntzak

Bere garaian ere editoreekin batera behar ziren aldaketak aztertu eta egin ziren. Euskadi Literatura sarien deialdi irizpideak eta baldintzak eurekin adostuta daude. 2008ko deialdia iazkoaren arabera egin da, baina hurrengoan berrikuntzak izango dira. Utikan manifestua bidezko iruditzen zait, hala ere, idazle eta itzultzaile gehienek balorazio positiboa egiten dute Euskadi Literatura sariei buruz, beharrezkoak ikusten dituzte. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua. Argia, 2008-04-20)