irakurleei entzuten

Azkenaldian emandako hainbat hitzalditan, oso antzeko eskaera egin didate adin eta mota guztietako irakurzaleek: liburu biziak eta dinamikoak sortzea, mesedez. (…) Horrek ematen du zer pentsatua. Idazleok beti gabiltza kexu, gutxi irakurtzen dela-eta: ez ote da noiz edo noiz ez diegula entzuten irakurleei? Zain ditugu eta! (Fernando Morillo. Nire uste harroan bloga, 2008-04-11)