laissez faire

Horrek benetan erretzen nau: boterearen aldetik saltzen ari den satisfazioaren kultura. “Munduko tokirik ederrenean bizi gara, munduko industriarik onena dugu, hemen baino hobeto ez da inon jaten, munduko jenderik onena dugu…”. Munduko zilborra gara. Ez dago inongo autokritikarik. Aparatu politikoak, gaizki egin arren, ez dizu inoiz akatsik onartzen. Nola bada, “jendeari konfiantza eman behar bazaio”. Txarrena da, intelektualtasuna ere, berez sistema horren akuilu izan behar lukeena, erdi erosia dagoela. Akuilu baino, miss. Mezua, entzuten dugu zein den: “Denok elkarren lagunak gara, kritikoak izan zaitezkete, baina ez pasa”. Munduan beste asko lez, askoz errazagoa da denontzat erdi isilik, erdi lo egotea. Laissez faire, laisser passer. (Iñigo Aranbarri. Argia, 2008-06-08)