errentagarritasuna (1)

Kontua da gure egileetako batek nobela duela esku artean, eta lehen atala eman duela amu gisa euskal argitaletxeetara. Eta erokeria dirudien arren, batek erantzun omen du: “Kosta ahala kosta, geuk argitaratu behar dugu liburu hori”. (…) Beste idazle engaiatu bati aipatu nion albistea, eta zuri-zuri jarri zituen begiak esana entzundakoan. (…) Minutu batean pentsatu eta gero esan zuen: “Zergatik ez? Ez zait gaizki iruditzen”. Erran nahi baita, ez zaiola gaizki iruditzen euskal idazle batek (ere), ahal duen dirurik handiena ateratzea bere liburu batekin. Errentagarritasuna bilatzen saiatzea, alegia. Eta niri ere ez: ez zait batere gaizki iruditzen, gauzak dauden daudenean. Jakinekoa baita, gainera, editore batek diru dezente ordaintzen badu liburu batengatik, huraxe saltzen saiatu beharko duela lehenbizi eta, beraz, promozio eta ibilera hobea izango duela liburu horrek balizko erroten artean. (Hasier Etxeberria. Txori handiak, Alua mundua!, 2008-06-10)