manifestu baten ondorioak
Bi urtez izan naiz Euskadi Literatura Sariko epai-mahaiko kidea. Utikan manifestua leitzean bi ondorio atera ditut:
1- tontoa naiz
2- ustela naiz
Tontoa, apika, banaiz, epai-mahaiko kide izateari baietz esateagatik, ikusita nola baloratzen den gure lana.
Ustela ez behintzat eta horixe ari zarete iradokitzen epai-mahaiko kide izan garen guztioi buruz.
Errespetu gutxi ikusten dut zuen idatzian, errespetu osoz esanda eta Euskadi Sarietan parte ez hartzea erabakitzeko duzuen eskubidea errespetatuz. (Inaki Irazabalbeitia, idazlea, epaimahaikoa Euskadi Sarietan. sustatu.com. 2007-02-23)