apika irakurriko duzuna
Apika irakurriko duzu saria jaso ez eta euren burua beti baztertutzat, beti biktimatzat jotzen duten lau idazle negartiren purrustada baino ez dela. Apika, irakurriko duzu horiekin bat egiten duten idazle gazte –burubako, orain punki gero yupie– sasi-iraultzaileek saria irabaziko ez dutela dakitelako egiten dutela bat. Hori baizen gehiago da eta irakurriko duzu. (Gotzon Barandiaran. Jon Alonsoren salaketen garrantziaz. Argia, 2007-02-25)