Otsaila, 2007

eskarmentuaren bultzada

Euskadi Sarietan lau urtez (azkeneko biak jarraian) Haur eta Gazte sailean aritzeak eman didan “eskarmentuak” bultzatu nau gutun hau idaztera. Arduratuta nago ikusita gaia zer bide ari den hartzen eta zer tonu. (Asun Agiriano, liburuzaina, epaimahaikoa Euskadi Sarietan Itziar Zubizarreta, Migel Asiain, Arantza Baltzategi, Antton Irusta, Ruben Ruiz eta Xabier Olaso Haur eta Gazte literaturaren arloan epaimahaikide izan garenon izenean. Gara, 2007-02-25; Berria, 2007-02-27)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 63 AND comment_approved = '1';

batzordeak ematen duen segurtasuna

Ados nago urteko liburuen jarraipen batzordeak egin beharko liratekeela. Hori, adibidez, Galtzagorri elkartean egiten dugu eta, sarietako epai lanak egiteko orduan, segurtasuna ematen digu. (Asun Agiriano, liburuzaina, epaimahaikoa Euskadi Sarietan Itziar Zubizarreta, Migel Asiain, Arantza Baltzategi, Antton Irusta, Ruben Ruiz eta Xabier Olaso Haur eta Gazte literaturaren arloan epaimahaikide izan garenon izenean. Gara, 2007-02-25; Berria, 2007-02-27)

ohar metodologikoa. Beraz, aurkezpen orrian Eusko Jaurlaritzaren ikurra daukan Galtzagorri elkarteak jarraipen bat egiten du, eta gero Galtzagorri elkartekoak, segurtasunez indartuta, Eusko Jaurlaritzak berak antolaturiko sarietara doaz epai-lanak egitera: gardena behintzat, ondo gardena da mekanismoa.

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 59 AND comment_approved = '1';

dotorezia (off the record)

Iazko Euskadi Sarien irabazleek ez dute adierazpenik egin nahi izan kontu honen inguruan, baina off the record, “umekeria” eta “nerabe batzuen purrustada”tzat jo dute gertaturikoa. “Formari begiratuta ere, idazleok dotoreziari eta formari erreparatu behar baitiegu, ez da batere dotore eta gustu onekoa izan”, esan dute. (Iazko Euskadi Sarien irabazleek [sic] Xabier G. Arguellori off the record. El País, 2007-02-26)

ohar adinezkoa. Utikan Euskadi Sariak sinatu zuten lehen 29 haien adin-banaketa honelakoa zen: 20-30 urte bitartekoak 4, 30-40 urte bitartekoak 10, 40-50 urte bitartekoak 9, 50-60 urte bitartekoak 3, 60-70 urte bitartekoak 2, 70-80 urte bitartekoak 1. Alegia, 50 urtetik gorakoen multzoa handiagoa zen 30 urtetik beherakoena baino, eta paretsu zebiltzan hirugarren eta laugarren hamarkadan sartuak. Adinaren batez bestekoa 41′20 urtekoa zen. Umekeria izan zen, edo purrustada, geroak esango duen kontua da noski, baina “nerabe batzuena” behintzat ez zen izan… ondikotz!

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 60 AND comment_approved = '1';

ulertzen ez

Antzeko hitzak erabili ditu Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak Euskadi Sarietako apaimahaikideen garbitasuna defendatzeko. “Nik ez dut ulertzen Jon Alonsoren beranduko damu hori; zergatik ez zuen salatu gertatu zenean, duela hiru urte?”, galdegin du. (Jorge Gimenezek Xabier G. Argüellori. Galardoak eta susmoak. El País, 2007-02-26)

ohar nemoteknikoa. “Hau guztia kontatzen dudala, badakit edozeinek orain arte isilik egon izana aurpegiratzen ahal didala. Ni ere konplize izan naizela, alegia. Egia da. Eta beste norbaitek pentsa dezake ia zertara datorren orain hiru urteko kontuak astintzen hastea. Edo nik esandakoak ez duela, Saria bere osoan hartuta, deus frogatzen. Edo, txarrenean, honek guztiak denok dakiguna baina isiltzen duguna baizik ez duela frogatzen. Nik nire aldetik hauxe baino ez dut esan nahi: berdin zaidala kulturan nork agintzen duen, literaturan eragina duten erabakiak nork hartzen dituen, ezker edo eskuin, espainol, euskaldun edo vasco. Eta hauxe baino ez eskatu: ez dadila izan forajido bat, behintzat.” (Jon Alonso. Euskadi Saria. Argiaren Urtekaria 2006)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 98 AND comment_approved = '1';

adierazgarria

Gimenezen iduriko, Utikan Euskadi Sariak “sekulako porrota” izan da, “kopurutan ez baita ezeren adierazgarri”, argudiatu du. Euskal idazle eta itzultzaile elkarteetan 565 bazkide erroldatuta daude, horietatik 34k baino ez dute sinatu agiria. (Jorge Gimenez EEEko lehendakariak Xabier G. Argüellori. Galardoak eta susmoak. El País, 2007-02-26)

ohar minoritarioa. Sinatu duten horietatik batzuk, gainera, ez daude ez Idazle Elkartean ez Itzultzaile Elkartean: 34 baino are gutxiago dira!

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 99 AND comment_approved = '1';

debate sibilinoak

Benetako debate baten premian gaude eta, Jon Alonsorenari ezer kendu gabe ere, nago ezker abertzalearen itzala dezentez ere luzeagoa dela –eta emankor sibilinoagoa– administrazioarena baino. Meritu propioz eta lan asko egin ondoren, ez dut ukatuko, baina horretaz ere hitz egin beharko genuke. (Anjel Lertxundi, idazlea. Argia, 2007-02-25)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 62 AND comment_approved = '1';

oreka

Sistema literario ez-sanoa –desorekatua– bizi dugu. Ur tanta batek olatu baten antza hartzen du, eta olatu bati, berriz, ez ikusiarena egiten zaio. Zabaltzaile batek, autore batek, sari batek, feria batek atentzioaren arreta-gune osoa beregana dezake denbora luzean, eta gainerako guztia estali. (Anjel Lertxundi, idazlea. Argia, 2007-02-25)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 61 AND comment_approved = '1';

apika irakurriko duzuna

Apika irakurriko duzu saria jaso ez eta euren burua beti baztertutzat, beti biktimatzat jotzen duten lau idazle negartiren purrustada baino ez dela. Apika, irakurriko duzu horiekin bat egiten duten idazle gazte –burubako, orain punki gero yupie– sasi-iraultzaileek saria irabaziko ez dutela dakitelako egiten dutela bat. Hori baizen gehiago da eta irakurriko duzu. (Gotzon Barandiaran. Jon Alonsoren salaketen garrantziaz. Argia, 2007-02-25)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 88 AND comment_approved = '1';

manifestu baten ondorioak

Bi urtez izan naiz Euskadi Literatura Sariko epai-mahaiko kidea. Utikan manifestua leitzean bi ondorio atera ditut:
1- tontoa naiz
2- ustela naiz
Tontoa, apika, banaiz, epai-mahaiko kide izateari baietz esateagatik, ikusita nola baloratzen den gure lana.
Ustela ez behintzat eta horixe ari zarete iradokitzen epai-mahaiko kide izan garen guztioi buruz.
Errespetu gutxi ikusten dut zuen idatzian, errespetu osoz esanda eta Euskadi Sarietan parte ez hartzea erabakitzeko duzuen eskubidea errespetatuz. (Inaki Irazabalbeitia, idazlea, epaimahaikoa Euskadi Sarietan. sustatu.com. 2007-02-23)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 64 AND comment_approved = '1';

Nazio Saria

Gure literaturak Nazio Saria behar du, laudatua eta ez ezeztatua. Denontzat agurgarria eta onargarria, oraingo honetan, bistan da, Euskadi Saria ez dena. (Fito Rodriguez, idazlea eta EIEko lehendakaria. Galtzaileen gudarostea. Berria, 2007-02-23)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 92 AND comment_approved = '1';

helburu bakarra

Edozein lehiaketatan antagonismoa badago ere eta, halaber, irabazle izateak galtzaileak egon beharra badakar ere, gaurko honetan euskal kulturak berak irabaztea izan bedi beti gure helburu bakarra, bestela, denok izango baikara galtzaile. (Fito Rodriguez, idazlea eta EIEko lehendakaria. Galtzaileen gudarostea. Berria, 2007-02-23)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 91 AND comment_approved = '1';

galera

Euskadi Sariak 29 idazle horien –oraingoz 29– partaidetasuna, era batekoa nahiz bestekoa, aktiboa zein pasiboa, galtzea, izugarrizko galera da denontzat, Kultura Sailarentzat eta Idazleen Elkartearentzat ez ezik, Euskal Herriko kultura talde, argitaletxe, literaturzale guztientzat , eta , hitz batez, euskal hiztunon komunitate osoarentzat. (Fito Rodriguez, idazlea eta EIEko lehendakaria. Galtzaileen gudarostea. Berria, 2007-02-23)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 90 AND comment_approved = '1';

konpondu

Gauza asko gertatu dira Euskadi Sarien historian, bai 1997ra arteko bere lehen formatoan, bai azken urteotakoan. Eta denak ez ziren izango, ez dira izan seguru asko, larrosa-lurrinezkoak. Baina gertatu bide diren trakeskeria guztiak konpongarriak direla uste dut; are gehiago, konpondu egin behar ditugula uste dut. (Fito Rodriguez, idazlea eta EIEko lehendakaria. Galtzaileen gudarostea. Berria, 2007-02-23)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 89 AND comment_approved = '1';

nabarmendu nahi dena

Azken egunetan argitaratu dena ez da justua, ez pertsona horiekiko [epai-mahaietan jardun dutenekiko], eta ez urte hauetan sarituak izan diren idazleekiko ere. Nik hori nabarmendu nahi dut: epaimahaikideen lana, batetik; eta, bestetik, urtez urte sarituak izan direnen merezimenduak. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua. Berria, 2007-02-21)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 66 AND comment_approved = '1';

76 pertsonaia autore bila

Baina gauza guztien gainetik goraipatu nahi dut, eta eskertu, urte hauetan guztietan epaimahaietan lanean aritu diren 200 pertsonen lan ona eta zintzoa, inolako presiorik gabe egindakoa. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua. Berria, 2007-02-21)

ohar kontaduriazkoa. Euskadi Sarien hamar urte honetan, 184 epai-aulki egon dira (1997-2000 tartean 16 urteko: 64 guztira; 2001-2006 tartean 20 urteko: 120 guztira. (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006), eta 184 aulki horiek 124 pertsonak bete dituzte, batzuk behin baino gehiagotan hurbildu direlako epaimahaira (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006). Nondik ateratzen ditu Kultura Sailburuak 200 pertsona? A, bai, Jaurlaritzak berak jarritako idazkariak… Izan ere, hamar urte honetan berrogei sari banatu direnez, 40 idazkari-aulki eduki dituzte. Baina hamar urteotako idazkaritza lan osoa, sail guztietan, 5 (bost) pertsonak egin dutenez… berrehun osatzeko eskas samar horraitino. (Iturria: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-2006). Nola da posible? Edo Miren Azkaratek gezurra esaten du jakinaren gainean, edo Agintaritzaren Aldizkarian ageri ez diren beste 76 pertsona aritu dira lanean epaimahaietan. Hala balitz, komenigarria izango litzate jakitea zer ardura eduki duten, nor diren, eta zergatik ez zaizkigun publiko egin.

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 65 AND comment_approved = '1';

idazlearen subiranotasuna

El Gobierno vasco, por su parte, no se ha pronunciado sobre este acuerdo adoptado por 29 escritores, pero desde el departamento de Cultura han destacado que “cada uno es libre de decidir lo que quiera” y han añadido que el Ejecutivo no dará por ahora una respuesta oficial. (Eusko Jaurlaritza. eitb24.com, 2007-02-17)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 67 AND comment_approved = '1';

argiak azkena dakar

Zuzeneko aitorpenik gabe, kontu asko aitortzen ditu [Jon Alonsok], eta argitzen ere bai. Nago gureak, alegia euskal literaturak, jo duela azkena, edo jotzeko zorian dela. (Felipe Juaristi. Etsipena. El Correo Español-El Pueblo Vasco, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 70 AND comment_approved = '1';

bateau ivre

Gure itsasontzi zahar hau hondoratzen ari da eta, horretaz jabeturik, bat baino gehiago ari dira hondarretatik zer salbatuko: sariren bat edo beste, errekonozimendu bat edo beste, fama apurra… Gertatzen da, lehendik eraman dituztela balioko zirenak, auskalo nora. (Felipe Juaristi. Etsipena. El Correo Español-El Pueblo Vasco, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 69 AND comment_approved = '1';

literaturak interesik sortu ezaren oinarri erlijiosoa

Azkenetan gaude, euskal literatura ez zaio ia inori interesatzen, ezta idazleei ere, ezta irakurleei ere, ezta gizarteari ere. Euskal literaturak sortzen duen interes eskasa ondorio baino ez da, arrazoien bide luze bateko emaitza. Honaino ekarri gaituzten zioak hor daude, begi bistan, baina inor gutxi ausartzen da ozenki esatera, oinarri erlijiosoa baitute, gurean fedea ideologia baita, eta ideologia fedea, nola esan? (Felipe Juaristi. Etsipena. El Correo Español-El Pueblo Vasco, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 68 AND comment_approved = '1';

literatura, errealitatearen faltsifikazioa

Euskadi Sariei buruz Jon Alonsok Argia aldizkarian idatzi eta egunkari honek berak zabal erreproduzitu artikuluan idazleak eskaintzen zuen lekukotza gezurra zela adierazi zuen Ordozgoiti jaunak. Ukatze edo gezurtatze horretan, “Jon Alonsok eskubide osoa du nahi dituen ipuinak idazteko eta sinatzeko” zioen, ipuina eta asmazioa bat eginik, literatura errealitatearen faltsifikazioa balitz bezala. “Utzi umeari umekeriak esaten, irudimen handia dauka”. Errespetu guztiz diogu: errespetu falta iruditzen zaigu. (Harkaitz Cano, Koldo Izagirre. Ipuinlariok. Berria, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 87 AND comment_approved = '1';

ipuinak eta ipuinak

Ipuingileak gara, bai, baina egia esateko idazten ditugu ipuinak. Areago, ipuinak idazten ditugunean esaten dugu batez ere egia. Asmoz behintzat, lotarako ipuinak adina edo gehiago idazten ditugu esnatzekoak, bigarren hauek lotarakoak bezainbeste preziatzen dizkiguten ustean. (Harkaitz Cano, Koldo Izagirre. Ipuinlariok. Berria, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 86 AND comment_approved = '1';

ipuingileen xalotasuna

Kultura bizi, erne eta autokritikoa nahi dugu. Kultura Saila ere bai. Halakoxe xaloak gara gu, ipuingileok. (Harkaitz Cano, Koldo Izagirre. Ipuinlariok. Berria, 2007-02-14)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 85 AND comment_approved = '1';

kontalaria gezurti

Irakurtzen, ikasi genuen. Alegia, badakigu nolakoa den Jon Alonso, ipuinak idazten ditu, diosku Ordozgoitik, bai liburuetan biltzeko (fikzioa deitzen den hori), baina baita errealitatearen atal legez kontatzen dituen istorioetan ere. Idazlea barik kontalaria da, bistan da, gezurtia. Horra, hasteko, zer den idazlea (Jon Alonso guztiak) Administrazioarentzat. (Iñigo Aranbarri. Alonsoren ipuinak. Berria, 2007-02-10)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 82 AND comment_approved = '1';

fedea

Administrazioak, Koldo Ordozgoitiren ahotan, zundak hondatuta, Euskadi Sarietan epai laguntzaile izan duena deskalifikatzen du eta, harri batez bi txori, zabar, harro, iraingarri, bide batez fedea eskatzen digu sortzailearen aurka. Boterearen larderiak Jon Alonsoren begiak itsuak direla sinesteko eskatzen digu. Errealitatearen muinean gaude: Administrazioaren egia ala ipuinlariaren fikzioa. (Iñigo Aranbarri. Alonsoren ipuinak. Berria, 2007-02-10)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 81 AND comment_approved = '1';

politikarien une argigarriak

Zenbaitetan harrigarria ere bada, miresgarria, politikariek izaten dituzten une argigarri horiek. Ez dakit euren joera antropologikoki demokratikoaren edo euren lezio-emaile bokazioaren kausaz den, baina eskertzekoa da gauza hain konplikatuak hain argi lagatzea batzuetan populuari. Oraingo honetan, Jon Alonsoren Argiako artikuluaren ajeek ekarri digute Koldo Ordozgoitiren esaldi antologiko bat. Jon Alonsoren artikulua ipuin bat dela. Hori esan du. Jende guztia hura iritzi-artikulu bat zelakoan, Euskadi Sarietako hainbat gauza salatzen zituen artikulua hain zuzen, baina bai zera!, ipuin bat omen. Ipuin bat, hau da, kontakizun entretenigarri, denbora pasarako egoki, nahiko hutsal eta, batez ere, faltsu bat. Ipuinak asmakeria hutsak direla eta ez dutela mundu errealarekin erlaziorik, bada. (Beñat Sarasola, Euskadi Sariak eta Ordozgoiti jaunaren ateraldiak. Eremulauak.com, 2007-02-10)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 97 AND comment_approved = '1';

ipuina

Alonsok eskubide osoa du nahi dituen ipuinak idazteko eta sinatzeko. (Koldo Ordozgoiti, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko komunikazio arduraduna. Berria, 2007-02-09)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 72 AND comment_approved = '1';

errealismoa versus fikzioa

Horrelako auzi batean [Jon Alonsoren salaketa], nik gertatutakoari eutsi nahi nioke, eta ez gertatutakoaren interpretazioei. (Jorge Gimenez, editorea, EEEko lehendakaria. Berria, 2007-02-09)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 71 AND comment_approved = '1';

kezkaren osasungarria

Euskadi Sarien garbitasunaz kezkatzea osasungarria eta beharrezkoa iruditzen zait (Jorge Gimenez, EEEko lehendakaria. Berria, 1007-02-09)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 96 AND comment_approved = '1';

taldeak

Euskal literatura, onerako eta txarrerako, taldeka antolatuta dago neurri handi batean. Argitaletxeka, askotan. Kuadrila horietatik kanpo idazten dutenak gehienak direla onartuta ere, nekez uka daiteke talde horiek joerak agintzen dituztela literaturarekin eta, oro har, euskal kulturarekin zerikusirik duten hainbat gai zehatzen inguruan. Askotan, taldeak nahastu egiten dira, uretan gatza bezala, eta interes eta tradizio ezberdineko sortzaileek bat egiten dute hala zerbaiten defentsan –Isiltasuna ez da aterpe izeneko manifestua, edo Egunkariaren itxieraren salaketa, esaterako–, nola salaketan, Euskal Idazleen Elkartearen azken krisian gertatu zen bezala. Gutxitan, baina gertatzen da. (Alberto Barandiaran, Alonsoren proposamena. Berria, 2007-02-07)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 84 AND comment_approved = '1';

sari guztiak ez dira berdinak

Sari gehienetan, guztietan ez esateagatik, beti sartzen dira sariaren helburutik kanpoko gorabeherak, azken erabakian pisua izaten dutenak. Ez da egia, ordea, denek partzialtasun, arbitrariotasun, eta irregularitate neurri bat daukatenez, berdin ustelduta daudelako ideia faltsua, eta faltsua ez ezik, askotan interesatua. (Jon Alonso, Euskadi Sariak, Argiaren Urtekaria, 2006)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT COUNT(comment_ID) FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = 83 AND comment_approved = '1';